Haur musika ikuskizuna
8 azaroa, igandea
12:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Basoa Producciones
Pica Pica - 'Fiesta Party'
IKUSKIZUNA ATZERATZEN DA
COVID-19ren hedapenaren ondorioz ezarritako murrizketak direla eta, Baluarten aurtengo azaroaren 8an antolatuta zegoen Pica Pica taldearen
Fiesta Party ikuskizuna urtebetez atzeratzea erabaki dute antolatzaileek; zehazki, 2021eko azaroaren 6ra, arratsaldeko 17:00etan. Aurtengo emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute. Halere, erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa abian da. Sarrerak internet bidez eskuratu eta itzuli nahi dituztenek
administracion@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegira sarrerak fisikoki eramanez.
Pica Pica haur-taldea Baluartera Fiesta Party ikuskizunarekin dator. Nacho Bombín, Emi Bombón eta Belén Pelo de Oro lagunak zorte onez daude gurutzaontzi batean bidaia zoragarria irabazi dutelako. Abentura ikusgarriak biziko dituzte hamabi abesti berrirekin: Pinocho Fue A Pescar, Todos Los Patitos, Fiesta Party, Sevillana Holandesa...