Bizitza hartzen duen zurezko txotxongilo ezagunaren istorioa Eguberri hauetan publiko guztiei zuzendutako ikuskizun handian bilakatuta helduko da Baluartera. Carlo Collodiren Pinotxoren abenturak ipuinaren bertsio original honek musikal handi baten eta zirkuaren girotze, magia eta eszenaratzearekin batzen du. Zirku-aurkezlearen ezinbesteko irudiarekin batera, eszenatoki-pista gainean akrobatak, trapezistak, malabaristak, dantzariak, aktoreak eta kantariak egongo dira, besteak beste, Pinotxo, Geppetto zurgin apala, Maitagarri Urdina, Azeri gaiztoa edo Pepito Kilkerrarena eginez. Pinotxo, ipuin musikala ikuskizunaren testua eta zuzendaritza Gustavo Tambascio eszena-zuzendari argentinarraren sinadura darama. Tambascio 80 ikuskizun handiren buru egon da, besteak beste Mantxako Gizona edo Oihaneko Liburua musikalen zuzendaritzan. Umoreak, eszenografiak eta argi-jokoek magia-atmosfera sortzen lagunduko dute. Pasa eta goza ezazue!
Zuzendaritza: Gustavo Tambascio
Testua: Gustavo Tambascio
Musika: Bruno Tambascio
Eszenografia: Antonio Bartolo
Jantziak: Gabriela Salaverri
Argiztapena: Felipe Ramos
Koreografia: Álex G. Robles
* IRAUPENA: ORDU 1 ETA 30 MINUTU