6 martxoa, astelehena
10:00etan. · Besteak
Punto de Vista Jaialdia (XI. edizioa)
Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioa, ondoz-ondoko hirugarren urtez, Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa izango du egoitza nagusia. Oskar Alegria zuzendari artistikoaren irteera-edizioa izango da, lau urtez lehiaketaren programazioaren eta diseinuaren buru izan ondoren. Bere XI. edizioan, Punto de Vista Jaialdiak aurreko edizioetakoen antzeko sailen egiturari eutsiko dio: Sail Ofiziala – Eskualde Nagusia deitua-; Bosgarren horma zikloa; atzera begirakoaren gaia (Hegan), egile bati eskainitako atzera begirakoa; Heterodoksiak atala, gure herrialdeko zinemagile bat erreskatatuz; saio bereziak eta X Films proiektua. Horretaz gain, Jaialdiak bere palmareseko sari tradizionalei eutsiko die: Filmik Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia; Zuzendaritza Onenaren Jean Vigo Saria, Film Laburrik Onenaren Saria; Publikoaren Sari Berezia eta Gazteriaren Saria.
PROGRAMA MARTXOAK 6
10:00 Ganbera Aretoa
Sail Ofiziala - Eskualde Nagusia
12:30 Ganbera Aretoa
Sail Ofiziala - Eskualde Nagusia
17.00 Ganbera Aretoa
Atzera begiradak. Ehiztari ehiztatua - FLEISCHER-GODARD
17.00 Gola Aretoa
Atzera begiradak. Hegan 2 - Pájaros (After Hitchcock)
17.00 Corona Aretoa
Atzera begiradak. Luciano Emmer 1
20.30 Ganbera Aretoa
Irekiera ekitaldia - Hegan 1