¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
DNA - Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdia / Atalak
15 maiatza, igandea 19:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua. Laguntzailea: Baluarte Fundazioa

QUO

Atalak sareak hiru koreografia-piezaz osatutako programa aurkezten du: Gil Harush eta Hilde Koch-en Sal, Quorum eta Fomo.
Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous
Dantzariak: Raúl Abentin, Andrea Aguado, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura G. Latasa, Lara Matea Ivančič, Oscar Pascual, Noel Quintela, Iñigo Rementería, Beñat Urrutia
 
 
Ba al da lekurik dantzarentzat? Dantzazen programa berria da Quo, hiru pieza koreografikok osatua, eta denentzako leku horren bila dabil, pandemiaren ondoren elkarrekin bat egiteko. Ba al da oraindik lekurik dantzarentzat birtualtasunik erabatekoenean, bereizketan eta banakotasunean murgilduriko mundu honetan, non ukatu egiten baitzaigu gorputza gure tresna gisa, bizitzarako dugun bide gisa? Gure erantzuna BAI biribila da. Inoiz baino gehiago, dantzaren aldia da hau. Dantzaren lekua. QUO.
 
SAL – Gil Harush (15')
Gil Harush-ek Dantzaz-entzat egin duen lehen koreografia da SAL. Tradizioaren eta modernitatearen arteko harremanak ditu oinarri, arrantzale-herrixka batean, non modernitatearen loturek ez baitiote biderik uzten tradizioen iraupenari, herriaren, herritarren, itsasoaren, naturaren arteko harremanen iraupenari
KOREOGRAFIA: Gil Harush. TESTUAK: Gil Harush. MUSIKA: Paul Simon, George Frideric Handel. ARGIZTAPEN DISEINUA: Gil Harush. JANTZIAK: Gil Harush, Saioa Matxain.
 
FOMO – Gil Harush (15')
Gil Harush-en koreografia, F.O.M.O. akronimoan oinarritua (ingeleseko “fear of missing out”etik: pasatzen uzteko edo zerbait galtzeko beldurra), patologia psikologiko bat, honela deskribatua: «beldur antz orokorra, besteek esperientzia atseginak ote dituzten eta norbera horiek galtzen ari ote den». Antsietate sozial modu horren ezaugarri da «besteak egiten ari direnarekin etengabe loturik egoteko gogoa». 
KOREOGRAFIA: Gil Harush. SOINU GIROA: Gil Harush. ARGIZTAPEN DISEINUA: Gil Harush, Asier Gómez. JANTZIAK: Gil Harush, Saioa Matxain.
 
QUORUM – Gilde Koch (35')
Quorum Hilde Koch-en koreografia bat da, zeinean lankide izan baitira Paula Díaz konpositorea, Tytti Thusberg moda iraunkorraren diseinatzailea eta Alaine Arzoz argiztapen-diseinatzailea. Lau emakumeon elkarlana da pieza honen abiapuntua, zeinaren koreografia Dantzaz-eko dantzariekin batera idatzi baitu Koch-ek.
KOREOGRAFIA: Hilde Koch, Dantzaz. JATORRIZKO MUSIKA: Paula Olaz. ARGIZTAPEN DISEINUA: Alaine Arzoz. JANTZIAK: Tytti Thusberg. KOORDINAZIOA ETA DOKUMENTAZIOA: Bertha Bermúdez.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.