Rafal Blechacz momentuko pianista gazte txalotuena da. 27 urteko poloniar honek soilik hogei zituela piano lehiaketa ospetsuenetariko bat irabazi zuen: Frederick Chopin, 2005an. Horrez gero bere kontzertu eta errezitaldi agenda etengabe handitu da eta dagoeneko Mendebaldeko musika tenplu guztiaak bisitatu ditu, besteak beste, Londresko Royal Festival Hall, Amsterdameko Concertgebouw edo New Yorkeko Avery Fisher Hall. Rafal Blechacz-ek Europako orkestra onenekin batera pianoa jo du, Valery Gergiev, Mikhail Pletnev, Charles Dutoit edo Marek Janowski bezalako maisuen zuzendaritzapean. 2006 urtetik Deutsche Grammophon diskoetxearekin dauka bakarrik hitzarmena, Krystian Zimerman-en ondoren lortu duen poloniar bakarra.
PROGRAMA
J.S. Bach
Partita in a minor No. 3 (15')
L.V. Beethoven
Sonata in D major op. 10 (26')
C. Debussy
Suite bergamasque (18')
F. Chopin
2 Polonaises op. 26 (15')
Ballade N. 1 (9')