Baluarte Fundazioa 2019/2020 Denboraldia
30 maiatza, larunbata
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Raquel Andueza & Friends
'Festa barrokoa'
KONTZERTUA ATZERATZEN DA
Txartel solteak erosi zituzten pertsonek, nahi izanez gero, erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango dute. Internet bidez erositako sarreren itzulketa egiteko, baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharra dago sarreraren zenbakia atxikituz. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean. Baluarte Fundazioaren Denboraldiko harpidunei zer egin esango zaie.
Nazioartean gero eta etorkizun nabarmenagoa dutela, Raquel Andueza eta La Galanía bere taldea Europako jaialdi eta kontzertu-areto garrantzitsuenetan aritzen dira, eta toki garrantzitsua hartzen ari dira antzinako musikaren eta musika barrokoaren interpretazioan. Oraingo honetan, Iruñeko artista, egoiliarra denboraldi honetan Baluarte Fundazioan, etxera itzuliko da, ibilbidea egiteko bere bizitza musikalaren historian, bidelagun izan dituen kideekin. Raquel Andueza & Friends: Fiesta barroca hitzordu freskoa, dibertigarria, hunkigarria eta oso pertsonala izango da, eta bertan, lagun izango ditu Carmen Solís sopranoa, Marta Infante mezzo-sopranoa, Xavier Sabata kontratenorra eta Iruñeko Ganbera Abesbatza. Musika ospatzeko hitzordua izango da, zehazki.
Raquel Andueza, Carmen Solís, Marta Infante, Xavier Sabata
La Galanía
Nafarroako Ganbera Abesbatza. David Guindano Igarreta, zuzendaritza
Ana Maestrojuán, dramagintza
Musika: Claudio Monteverdi, Francesco Cavalli, Jean-Baptiste Lully...