ZERO MUSIK FEST
11 ekaina, osteguna
21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte
Razkin
Pedro Fernández Razkinen bakarkako proiektua da Razkin. 2009az geroztik, La Fugako abeslaria eta gitarrista da, eta talde horrekin estudioko hiru disko eta zuzeneko beste bi kaleratu ditu. Kanta berriak estreinekoz interpretatuko ditu eta gainera etxean, Iruñean, Zero Musik Fest jaialdiaren seigarren hitzorduan. Bakarkako abestien lehen bilduma honetan –amaren abizenaren izena hartu duen lana–, Pedrok bere rock-and-rolla askatu du, konplexurik gabe. Baluarteko emanaldian lan berriak biltzen dituen abestiak eskainiko ditu eta konfinamenduan zehar sortu dituen beste batzuk baita ere.
Nafar musikaria ibilbide luzea egina da, eta komunitateko hainbat rock-taldetan egin ditu kolaborazioak. Ibilbide luze horretan, Espainian birak egiteaz gain, 500dik gora kontzertu emanez, hainbat herrialdetan aritu izan da, hala nola Argentinan, Txilen, Kolonbian, Ekuadorren, Mexikon, Irlandan eta Erresuma Batuan.
SARRERAK / ABONAMENDUAK EROSI
Laguntzaileak:
KINGDOM OF LIVE MUSIC NAVARRA ETA BALUARTE FUNDAZIOA