¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Flamenco On Fire. Iruñeko II. Flamenko Jaialdia
23 abuztua, igandea 21:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Flamenco On Fire Fundazioa

Remedios Amaya

'Del corazón al aire'

María Dolores Amaya Vega, Remedios Amaya, 1962ko maiatzaren 1ean jaio zen Trianan, hau da, flamenkoaren auzo handi eta sehaska nagusian, Sevillan. La Camarona ere esaten diote, –Genio de la Islaren musa izan baitzen–, eta egungo flamenkoaren ahots funtsezkoenetako bat da.

Txikitan ekin zion ibilbideari, 12 urtetan oholtza guztiz adierazgarri batzuetan hasi baitzen nabarmentzen; Los Gallos-en, adibidez. 1978an, bere lehen diskoak ikusi zuen argia, “Remedios Amaya”, eta hartan, jondoaren eta berritasunen artean, bere maisutasuna hasi zen agertzen. Handik bi urtera, bigarren lana iritsi zen, “Llegaron las estrellas”. Baina 1983an eman zuen egiazki aurrerapauso bat: izan ere, “Luna Nueva” lana plazaratzeaz gain, Espainia Eurovision Jaialdian ordezkatzeko deia jaso zuen.

Ondotik, “Seda en mi piel” (1984) atera zuen, jendeak aintzat hartutakoa eta harrera ona izandakoa. Gero, ibilbidean etenaldi bat egin, eta indarberriturik itzuli zen 1995ean. Urte hartan, Carlos Sauraren “Flamenco” filmean berragertu zen, eta handik bi urtera, “Me voy contigo” argitaratu zuen, Turú Turai kantu ospetsua barne. Vicente Amigok maisutasunez ekoitzia, 150.000 ale baino gehiago saldu zituen. Sekulako arrakasta, beraz.

Mende berriarekin batera, “Gitana soy” (2000) –non Paco de Lucía maisua aritu baitzen lankidetzan– eta “Sonsonete” (2002) iritsi ziren, era askotako musikariak lagun hartuta, hala nola Cañizares, Tino di Geraldo, Andaluziako Ganbera Orkestra eta beste.

Eta, azkenean, 2015a iritsi da. Remediosek aurten lan berri bat plazaratuko du, nazioarteko ospea duten hainbatek lagundurik, eta bira bat eginen du mundu zabalean. Gainera, Flamenco On Fire-n “Del corazón al aire” aurkeztuko du. Sei artistak lagunduta, Grammy Latino sarietarako bi aldiz izendatua izan denak Iruñea inarrosaraziko du bere indar eta tronio paregabearen bidez..


Artista-zerrenda

Cantea: Remedios Amaya
Cantza: Antonio Molina ‘El Choro
Cantea: Pepe de Pura
Gitarra: Juan Requena
Perkusioa: Paco Vega
Jaleoak eta palmak: Juan Amaya ‘El Pelón’ (baile), Joaquina Amaya, Manuel Amaya


* Iraupena: Ordu 1 eta 15 minutu

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.