2017ko Erlijio-Musika Jaialdia
11 apirila, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Requiem Alemaniarra bi piano eta perkusiorako
Requiem aleman bat obrak izandako arrakasta ikusita, Brahms-ek pianoan lau eskutan jotzeko bertsio bat egin zuen 1869an, eta Londresen estreinatu zuen, 1871n. Helburua zen ahalbidetzea garai hartako koru-elkarte eta koru amateur guztiek errazago jo zezatela, orkestra baten beharrik gabe.
Gaur aurkezten dugun bertsioaren moduko beste hainbat egin dira, bi piano eta tinbalekin (H. Poos-ek egindako bertsioa); hain zuzen, uste dugu bertsio hau dela egokiena hala Baluarteko agertokirako nola Iruñeko Orfeoiaren moduko abesbatza handi batendako. Bertsio hau lehen aldiz joko da Iruñean, eta musikari guztiak nafarrak izanen dira.
Requiem alemana
Eskritura santuen testuen inguruko requiem aleman bat da obra honen izenburu osoa. Johannes Brahmsek 1866 eta 1868 bitarte idatzi zuen orkestra, koru eta soprano eta baritono bakarlarirako. Ez da ohiko requiem meza latindarra, izan ere, Brahmsek libreki aukeratu zituen testuak Luterok itzulitako Biblia alemanetik, eta hortik datorkio Requiem alemana izena. Brahmsek bizitza eta heriotzari buruzko gogoeta egiten du: plazaratzen dizkigu bizirik daudenen etsipena eta hildakoen bakea, mezu aringarri batean. Musikari dagokionez, zenbait egile alemaniarren eragina du, besteak beste Schütz eta Bach-enak. Kritikari askok diotenez, obra honetan “musikak eta testuek ezin hobeki egiten dute bat”.
Iruñeko Orfeoia
Zuzendaria: Igor Ijurra
Pianistak: Diana Yerro, Leyre Lisarri
Tinbalak: Aingeru Otxotorena
Bakarlariak: Carla Satrústegui (sopranoa) eta Iñaki Fresan (baritonoa)
IRAUPENA: 75 MINUTU