EGITARAUA
Lehenengo zatia
Macbeth. Obertura
Macbeth. O Figli- Ah la paterna mano
La Forza del Destino. Sinfonía
La Forza del Destino. La vita e inferno
I Lombardi. La mia Letizia
Aida. Preludio
Aida. Celeste
Bigarren Zatia
La Traviata. Preludio del acto I
Traviata. Lunge da lei
Rigoletto. Questo o quella
I Vespri Siciliani. Obertura
Luisa miller. Quando le sere
Otello. Niun mi tema
Roberto Alagna gaur egungo nazioarteko lirikaren ahots handi bat da. Bere tinbrearen edertasuna eta argitasuna, bere musikaltasuna, bere estilo-menderatzea eta bere errepertorio zabala -frantziar eta italiar operaren izenburu hoberenekin-, mundu osoko opera antzokiek tenore eskatuenetariko bat izatea bilakatu dute. Frantziar tenoreak (siziliar jatorrikoa) Baluarten opera arien errezitaldia eskeiniko du Nafarroako Orkestra Sinfonikoak lagunduta. Kontzertua David Gimenezek zuzenduko du, operan esperientzia gehien duen espainiar batuta gazteetariko bat. Egun batzuk beranduago, Pariseko Théatre des Champs Elysées-en kontzertu bera eskeiniko da. Aurten 45 urte betetzen dituen Alagnak bere karreran zehar gizonezko rol errepertorio nagusiak antzeztu ditu, hala nola, beste tituluren artean: La traviata, Rigoleto, Il trovatore, Turandot, La Bohéme, Madama Butterfly, Fausto edo Carmen.