40 urte zituenean, 56 opera aurkeztuak zituen Gaetano Donizettik. Roberto Devereux 57. izango zen 70 produziozko zerrenda luze batean. Napoliko Teatro San Carlok eskatuta, Ingalaterrako Elisabeth Erreginari buruzko lana egin zuen konpositore italiarrak. Bel canto bezala ezaguna den urrezko opera italiarrean horrenbeste errepikatzen zen ezaugarria, amodio eta gorrotoa, primera isladatzen du honetan Donizettik. Essexeko Kondearentzat da heroiaren papera, Roberto Devereuxentzat, hain zuzen. Bere musika eta melodiak zirraraz beteta badaude ere, nahiko opera arraroa da eszenatokietan. Horregatik, oraingo honetan gertatzen den bezala, oso ohikoa da lana kontzertu moduan aurkeztea.