¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Gospel kontzertua
18 abendua, larunbata 20:00etan. · -
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Robin Brown & The South Carolina Gospel Chorale

Musika gospel onena Baluartera South Carolina Gospel Chorale-ko zuzendari Robin Brown abeslari entzutetsuaren eskutik dator. Brown Atlanta eta Bartzelonako Joko Olinpikoetan abestu du; Superbowl-ean 350 haur korua antolatu eta zuzendu zuen Michael Jackson-ekin batera Atlantan emanaldia eskaintzeko; Kevin Costner aktorearekin lan egin zuen The War filmearen musika koordinatzaile bezala; eta 2003tik Vatikanoko Eguberriko kontzertuan urtero hartu du parte.

Bere karrera artistikoaren hasieratik Georgiako ekitaldi korporatibo eta estatu-mailako ekitaldietan etengabe ageri da: Atlantako Arte Jaialdia, Coca Cola-ko Mendeurrenaren Ospakizuna, Martin Luther King-en Urtebetetzearen urteroko Ospakizuna edo Alderdi Demokrataren Estatu Batzarra, bertan 1.000 ahotseko korua zuzendu zuela. 1991. urtean  Robin Brown and the Triumphant Delegation ahots taldea Erato zuen. Europatik lehenengo biran Montreaux-eko Jazz Jaialdi ospetsuan (Suitzan) hartu zuen parte eta 1994an Japoniatik bira egin zuen. Italian ere oso ezaguna da Robin Brown abeslaria, Boloñako Blues eta Soul Jaialdian etengabe parte hartuz, bertan RAI-ko Amalfi saria 1996an eskuratu eta urte berean Andrea Mingardiren biran artista gonbidatua izan zela.


EGITARAUA

What Was It Blessed God, There Is A Name We Love To Hear,
The Name Of Jesus, I Could Not Do Without Thee, Joy to the World, Sometimes I Feel Like I Motherless Child, The Gospel Train, Sweet Low Sweet Charrriot, Silent Night, Hallelujah, Amazing Grace


* Iraupena: 90 minutu (atsedenaldirik gabe) 

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.