¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
2019ko Flamenco on Fire Jaialdia
24 abuztua, larunbata 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Flamenco On Fire Fundazioa / Flamenco Live Worlwide AIE. Laguntzaile nagusia: Baluarte Fundazioa

Rocío Molina

'Caída del cielo'
Lan hau bidaia bat da, jaitsiera bat. Emakume baten ibilbidea ikusiko dugu, haren dantzak gidatua, zeina sena eta materia baita, argi-itzalen bitartez, eta emakumearekin batera, isiltasunean amilduko gara; musika eta zarata, lurralde ezezagunetan. Gure aitzinean: Rocioren gorputzean gauzatzen da bai ukigarria dena, bai existituagatik ere eskuarki gure begien aurrean ezkutatzen dena. Dantzatzen du, eta lotura ezberdina ezartzen du lurrarekin, eta bere obarioen eta berak ostikatzen duen lur horren artean dantza sortzen dela iruditzen zaizu, eta horrela, bere dantza emakume izatearen ospakizuna bilakatzen da. 
 
Jaitsiera edo erorketa hori emakume baten itzulbiderik gabeko bidaia da. Rocíok, ordea, ez garamatza Aingeru eroriaren irudi alderantzikatura,  Danteri bere Komedian gertatu bezalaxe, baizik eta askatasun sakoneko eremura. Azken buruan, lan hau emakume baten bidaia, jaitsiera edo iraganbidea da, betiere orekan dagoen gorputzetik emakume izatea ospatzen duen gorputz batera, festaren zentzu tragikoan murgildua.

 

Rocío Molina: dantza
Eduardo Trassierra: gitarrak
José Ángel Carmona: cante; baxu elektrikoa
José Manuel Ramos “Oruco”: konpas; perkusioak
Pablo Martín Jones: bateria; perkusioak; elektronika

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.