EMANALDIA BERTAN BEHERA GERATZEN DA
Eszenatokiko teknikari-langileek hilak 18rako, larunbaterako, iragarri duten greba dela eta, Romeo eta Julieta musikalaren emanaldi hau bertan behera geratzen da. Sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez eskuratu ahal da: internet bidez eskuratu zutenek administracion@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz, hala nola banku-kontuaren zenbakia (IBAN-a 2 letra eta 22 digitu) eta horren jabearen izen-deiturak adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz. Igandeko emanaldirako sarrerak oraindik eskuragai daudela gogorarazten dizuegu: SARRERAK
Espainian lehenengoz, Romeo eta Julietaren maitasun hilezkorrari buruzko William Shakespeare-ren klasiko entzutetsua formatu handiko antzerki-musikal bezala egokituta.