¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
RoofTop Cinema zikloa. Zinea Baluarteko terrazan
23 uztaila, osteguna 22:15etan. · Besteak
Antolatzailea: Nafarroako Filmoteka eta Baluarte

Room at the Top (1959)

'Roof Top Stories'
 
Zuzendaria: Jack Clayton
Gidoia: Neil Paterson
Argazkiak: Freddie Francis (Z/B)
Musika: Mario Nascimbene
Antzezleak: Simone Signoret, Laurence Harvey, Heather Sears, Hermione baddeley, Donald Wolfit, Ambrostine Phillpotts, Donald Houston.
Iraupena: 115 minutu. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
 
Joe Lamptonek (Laurence Harvey) kontulari-lana onartuko du Ingalaterraren iparraldeko hiri txiki batean. Handinahiak bultzatuta, Susanen (Heather Sears) maitasuna lortzen saiatuko da, inguru horretako gizon aberats eta boteretsuenaren alabarena, baina aita tartean jarriko da eta alaba oporretara bidaliko du. Orduan, Joek Alice ezagutuko du (Simone Signoret), emakume heldu bat. Aliceren esperientziak eta sofistikazioak liluratu egingo dute, eta senarra uzteko eskatzeraino iritsiko da Joe.
 
John Braineren eleberri batean oinarritutako melodrama soziala da, eta diruaren, diru-gosearen eta kosta ahala kosta gizartean hobetzeko nahiaren gaineko kritika eskaintzen du. Izenburuak metaforikoki egiten zion aipamena gizartean gora egiteari. Jack Clayton zuzendari hasiberriak bere ibilbide zinematografikoan garatu zituen  lehentasun narratiboak ikusten dira ekoizpen honetan, haurren begiradaren eta helduen munduarenaren arteko konfrontazioan laburbiltzen direnak. Oscar saria eman zioten Simone Signoreti eta Neil Patersoni, gidoi egokituarengatik. Eta Urrezko Globoa, atzerriko film onenari.  

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.