2013ko biraren baitan, Rosa López granadar abeslariak Baluarten kontzertu oso berezia eskainiko du, emanaldian bere musika ibilbideko abesti ezagunenak interpretatuko ditu: Operación Triunfo leihaketaren lehen edizioa irabazi zuenetik, Eurovisión musika-jaialdian parte-hartzea gogora ekarriko du eta Rosa López bere azken diskoko hainbat abesti interpretatuko ditu, besteak beste, aurkeztu berri duen eta Mari Triniren omenez egindako Yo no soy esa kanta arrakastatsua. Disko berria hamaika abestik osatzen dute. Plazaratu eta ordu gutxitara deskarga digitaletan lehen postuak lortu zituen lan honek eta Promusicae-ren disko salduenen zerrendan ere egon da.