SantasPascuas Jaialdia
4 urtarrila, osteguna
21:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Los Bolígrafos S.L.
Rosalía & Raül Refree + Jeremy Jay
Iruñean kultur-ekitaldi berri bat izan dadin ihaz jaio zen SantasPascuas Jaialdia: neguko jaialdi bat hiriaren erdigunean, eguberrietarako proposamen berri bat eseri eta musika beste era batetara gozatzeko. Estatuko pop-rock talde onentsuenetako batzuekin batera, goraka datozen talde berriagoak ere izango ditu jaialdiak, beti ere kalitatearen aldeko apustuari eutsiz. Bigarren edizio honetan, SantasPascuas jaialdiak hiru hitzordu aurkeztuko ditu Baluarten; hirugarrena, Rosalía & Raül Refree + Jeremy Jay.
ROSALÍA & RAÜL REFREE
23 urte eskasekin, hamar urteko ibilbidea du bere atzean Rosaliak. Orain gutxi Grammy Latino sarietarako izendapena jaso berri du eta gaur egungo flamenkoan oihartzun handienetako duen ahotsa da berea. Bere lehen diskoa, Los Angeles, Raul Fernandez 'Refree' ekozile ezagunaren eskutik dator (Rocio Marquez, Silvia Perez Cruz, Kiko Veneno, La Mala Rodriguez, Christina Rosenvinge edota Sonic Youth taldeko Lee Ranaldoren lanak ekoitzi ditu, besteak beste), eta aurkezpen bikaina izateaz gain aurreikusi dakioken etorkixun oparoaren aurrerapena ere bada. Flamenko abesle gazte hau bi aldiz izan da jada Primavera Sound jaialdian, flamenko zaleak ez direnei ere bere musika arrakasta handiz gerturatuz.
JEREMY JAY
Invisible Foxx taldearekin bi urteko bira egin eta gero, Jeremy Jay kantautorea bere bakarko lanetara itzulia da une honetan. Bere ahots zirraragarriak erabat baldintzatuko du bere lan berri hau ere, bere musikaren giro ilun horrek izaera propio eta berezia ziurtatzen diolarik, Morrisey, Vincent Vega edo Gene Vincentekin alderatzen dutelarik. Orain artean bakarka kaleratutako bere azken lana 2014ko Apartamentos Abandonados da, fantasiaz eta pop zorrotzaz beteriko diska surrealista.