Baluarte Fundazioaren programaziora itzuli da munduan zehar ezagunena den britaniar orkestra, Royal Philharmonic Orchestra, Europako haundienen artean kokatua dagoena eta gonbidatutako bere zuzendaririk ospetsuenarekin datorrena. Leonard Slatklin zuzendari estatubatuar famatuak orkestra honexekin egin zuen debuta Europan 1974. urtean. Hauekin bat, Alexandre da Costa Kanadiar biolin-jole gaztea dator, 30 urte bete ez dituenean ospe haundia eman dion ibilbide profesinala bete duena. Egitarauan, Bruch-en 1. Kontzertua, Da Costa gazteak pasa den udaran grabatutakoa; eta Dvorak-en 9. Sinfonia, Mundu Berrikoa bezala ezaguna dena; konposizio haundi eta herritarra, itzela, mendebaldeko herrialdeen giroa XIX. mendeko bukaeran aski ondo irudikatzen duena.
Egitaraua
W.A. MOZART Txirula magikoaren obertura KV.620 (7')
MAX BRUCH Bibolin eta orkestarako 1. kontzertua Sol txikian op. 26 (25')
Preludio. Allegro moderato.
Adagio.
Finale Allegro energico
DVORAK "Mundu berrikoa". 9. Sinfonia Mi txikian op. 95 (38')
Adagio. Allegro Molto
Largo
Molto Vivace
Allegro con fuoco