Zine beltza - Pamplona Negra Jaialdia
18 urtarrila, asteartea
20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
NICDO - Baluarte eta Nafarroako Filmoteca
Salvatore Giuliano (JBGA)
Zuzdendaritza: Francesco Rosi
Zuzendaritza: Francesco Rosi
Gidoia: Francesco Rosi, Suso Cecchi d'Amico, Enzo Provenzale, Franco Solinas
Musika: Piero Piccioni
Argazkia: Gianni Di Venanzo (B&W)
Antzezleak: Frank Wolff, Salvo Randone, Federico Zardi, Pietro Cammarata, Nando Cicero, Giuseppe Teti
Herrialdea: Italia
Urtea: 1962
Iraupena: 124 min. / JBGA
LABURPENA
Salvatore Giulianoren biografia (1922-1950), Siziliako bidelapur mitiko eta independentistarena. Baina Rosiri benetan interesatzen zaiona da arreta Siziliaren atzerapen endemikoaren gainean jartzea, mafiaren, bidelapurreriaren, botere politikoaren eta ekonomikoaren arteko erlazioen gainean, hau da, italiarrek “hegoaldeko arazo” esaten diotenaren kausen gainean.
"Bidelapur entzutetsu baten bizitza aitzakia onena izango da Italiako bizitzaren sustraietan arakatzeko, Italiako zineman inflexio-puntua izan zen film eta zuzendari baten eskuetan. Film bikaina". (El País egunkaria)