Baluarte Fundazioa 2022/2023 Denboraldi Nagusia
20 urria, osteguna
19:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
San Franco de Sena, Emilio Arrietarena
Zarzuela kontzertu bertsioan
1883an, Madrilgo Teatro Apolo antzokian San Franco de Sena estreinatu zen, Emilio Arrietaren (1821-1894) azken zarzuela. Arrakasta ikaragarria izan zen, baina lana ez zen berriro interpretatu, nahiz eta Arrietak bere lan onena zela uste zuen, bere ondarea. Baluarte Fundazioak partitura berrargitaratu eta berrikusi hau berreskuratu du, joan den urtean nafar musikagilearen jaiotzaren 200. urteurrena izan zela-eta. Hiru ekitaldiko drama lirikoa da, eta Francoren degradazioa eta ondorengo goratze espirituala kontatzen du. Franco pertsonaia liskarzalea eta jokozalea da, eremita bakarti bihurtuko dena, apustu batean begiak galdu ondoren. Diskurtso eta batasun bikainak ditu lanak, saio koral ugari hartzen ditu barne eta plantilla ugaria. Talde bakarlari bikain batek, AGAOren abesbatza lirikoak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, José Miguel Pérez-Sierra buru duela, gauzatuko dute musika-gertakari hau.
Alejandro Roy, Franco
Beatriz Díaz, Lucrecia
Javier Franco, Federico
Frederic Jost, Mansto
Julen Jiménez, Dato
Itsaso Loinaz, Lesbia
Pachi Poncela, narratzailea
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
AGAOren Abesbatza Lirikoa
Aizaga Abesbatzaren parte-hartzearekin
José Miguel Pérez-Sierra, director
IRAUPENA:
I. Atala: 40' / II. Atala: 40' -atsedenaldia- III. Atala: 30'
Baluarte Fundazioaren denboraldi lirikoa
OLGEren laguntzarekin
Ikuskizun honen aurretik Atariko Hitzaldia egingo da