Gustav Mahler-en 2. Sinfonia Do minorrean, konposatu zituen bederatzietatik entzutetsuena –Hamargarrena ez zuen amaitu–,bere bizitza larritu zuten itzaletatik berpizkundearen oinarrizko argira bost mugimenduko bidaia da. Giro, ideia, kolore eta arimaren egoeraren paleta aberats batekin, koruaren erabileragatik Ludwig van Beethoven-en 9. Sinfoniarekin parekatzen dute. Partiturak heriotzarekiko eta iluntasunarekiko topaketaren kezka deskribatzen du, ia hautemangarria den errealitatearekin, herri-doinuek eta osotasun garbi eta garrantzitsurantz hegaldiak gogoratuta. Maisutasunezko partitura honen interpretazioak, berez Errusiako monumento historikoa eta musikala den Mariinsky Antzokiko Orkestra Sinfonikoaren musika-zuzendaria den Valery Gergiev maisuaren zuzendaritza izango du. Bere orkestra Errusiako lehenengoetarikoa da eta Chaicovskiren hainbat opera eta ballet, Glinka, Mussorgski eta Rimski-Korsakov-en operak, eta Shostakovich, Kachaturian eta Asafyev-en balletak estreinatzeko pribilegio izan du. Musikaren irudi gorenenek zuzendu dute: Berlioz, Wagner, Von Bülow, Chaicovski, Mahler edo Rachmaninov. 1988 urtetik Gergiev-ek zuzentzen du. Oholtza gainean gure Iruñeko Orfeoia ere arituko da; Errusiar maisuak harreman berezia du Orfeoiarekin, izan ere bere Ohorezko Zuzendaria da. Partitura berberarekin 2010 urtean New Yorkeko Carnegie Hall-ean eta Washingtoneko Kennedy Center-ean zuzendu zuen.
PROGRAMA
I. Atala