Kantu zaharrak eta euskal kantak abestea maite dutenek batez ere, baina baita euskal folklorea eta kultura gustoko dutenek, urteko hitzordua izango dute Sanferminetan Baluarten ospatuko den San Fermin Kantu Zaharren Bazkarian. 14.00etan hasita, tradiziozko euskal festa den honetan, nafar gastronomia eta upategiak dastatzeko aukera egonen da. Eta bazkalondoan, kantu zaharrak kantatzen ariko dira partaideak banatuko den kantu zaharrekin egindako liburuxkekin. Joaldunak eta dantzariak hartuko dute parte eta musika zuzenean interpretatuko du talde batek. Sorpresa modura artista gonbidatuak izango ditugu gure alboan parte hartzen, hala nola abeslariak, dantzariak, erraldoiak, joaldunak, eta abar.