Baluarten lehenengoz ospatzen den Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Txapelketa honen Finala Joaquín Calderon-en Sarasate Live ikus-entzunezko ikuskizunaren estreinaldiarekin hasiko da, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak musika zuzenean interpretatuko duela.
Ondoren, Nazioarteko Biolin Lehiaketaren Finala ospatuko da. Txapeldungaiek aukeratutako obrak interpretatuko dituzte Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin.
Eta epaimahaiaren deliberazioaren bitartean, Nafarroako Orkestrak kontzertu berezia eskainiko du: Espainian lehenengoz partiturarik gabeko emanaldia izango da, orkestrako kideek musika zuzenean Blackbinder izeneko tablet-etatik irakurriko dute. Paperik gabe, orrialdeak pasatzeko eskurik gabe, atrilik gabe... Eta bukatzeko, sari banaketa.