¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musika klasikoa
3 abendua, asteazkena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Sarasate Urtearen amaiera Kontzertua

Nafarroak Orkestra Sinfonikoa eta Tianwa Yang (biolina)

Pablo Sarasate fundatzailearen izena egun mantentzen duen Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Iruñea hiriak eman duen irudi musikal ospetsu eta nazioartekoenaren heriotzaren urteurren honi amaiera emanen dio kontzertu batekin. Emanaldian Alemanian bizi den Tianwa Yang pekindar gaztearen laguntza izanen du. Yang-ek  jadanik Sarasateren biolin eta pianorako bi disko grabatu ditu Naxos diskoetxearentzat. Biolinista honek Iruñeako bere egonaldian Nafarroako Orkestrarekin batera konposatzaile nafarraren biolin eta orkestrarako obra grabatu du, Naxos-entzat berriro ere. Sarasateren obra adierazgarrienez gain, egitarauan Mozart-en La flauta mágica obertura eta Bizet-en Carmen suiteak entzun ahalko dira. Obra hauek publikoaren gogokoak izanik, Baluarte Fundazioaren programazioan urte osoan protagonista izan den Sarasateren irudi eta musikari amaiera emateko kontzertu bikaina da. Kontzertua Christoph-Mathias Mueller suitzarrak zuzenduko du.


Egitaraua
W.A. Mozart (1756-1791) 
La flauta mágica. Obertura

G. Bizet (1838-1875)
Carmen Suite nº 1
Carmen Suite nº 2

P. Sarasate (1844-1908)
Fantasía sobre La flauta mágica de Mozart, Op. 54
Jota de Pablo, Op. 52
Fantasía sobre Carmen de Bizet, Op. 25


*Pablo Sarasateren heriotzaren Mendeurrenaren oroitzapen ekitaldi bat da hau

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.