¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
17 martxoa, osteguna 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Sasha Waltz & Guests

'Sacré'

Sasha Waltz-ek bere izena daraman konpainia 1993an Berlinen sortu zuen eta Alemanian dantza-antzerkiaren berriztatzailetzat hartzen dute. Sasha Waltz & Guests Europan abangoardia dantza talderik entzutetsuena da ziur aski, bertan 25 herrialde ezberdinetako 300 artistek baino gehiagok elkarlanean aritu direla. Berlingo Sasha Waltz konpainia apartak Baluarte aukeratu du udaberri honetan Espainian eskainiko dituen hiru hitzorduetariko bat emateko (beste biak Madrilgo Antzoki Erreala eta Donostiako Kursaal dira); emanaldian bere sortzaile eta zuzendari artistikoak sinatutako hiru koreografia biltzen dituen programa eskainiko ditu. Parisen estreinatu eta 100 urteren ostean, 2013an Stravinsky-ren La consagración de la primavera maisu-lanari omenaldia egitea erabaki zuen Sasha Waltz-ek. 28 dantzarik interpretatuta, obra hau San Petersburgoko Mariinsky eta Bruselako La Monnaie antzokiekin batera ekoiztutako Sacre izeneko programaren parte da. Stravinsky-ren ballet famatua Berlioz-en Romeo eta Julietaren maitasun eszenaren vals-arekin eta Debussy-ren Preludio a la siesta de un fauno obrarekin osatzen da.


PROGRAMA: 'SACRE'

La consagración de la primavera
Musika: Igor Stravinsky

Preludio a la siesta de un fauno
Musika: Music Claude Debussy

Escena de amor de Romeo y Julieta
Musika: Hector Berlioz

Zuzendaritza eta koreografiak: Sasha Waltz

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.