Baluarte Fundazioa 2022/2023 Denboraldi Nagusia
5 azaroa, larunbata
19:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Scapino Ballet Rotterdam
Casablanca
Rotterdamgo Scapino Ballet Herbehereetako dantza-konpainia zaharrena da, eta Hans Snoekek sortu zuen 1945ean, “gerraondoan haurren masailei kolorea itzularazteko”. Dantzaren bidez aldaketa bultzatzea (alaitasuna, bizipoza eta kolorea) da oraindik ere Scapino Balleten leitmotiva. Ed Wubbek eta Scapino eratzen duten koreografo gazteek pieza ausartak, berritzaileak eta entretenigarriak sortzen dituzte. Casablanca lanean, Ingrid Bergman eta Humphrey Bogart protagonista izan zituen Hollywoodeko klasikoan oinarrituko da Wubbe, gai unibertsalei, adibidez, heroitasunari eta sakrifizioari, buruzko dantza-ikuskizun baterako inspirazio moduan. Estilo desberdinetako dantza, zirkuaren elementuak eta jatorrizko soinu-banda baliatuta, Wubbek irudimen- eta antzerki-mundu bat sortuko du, non errealitatea eta fantasia nahastuko diren agertoki birakari harrigarri eta original baten inguruan.
Koreografia: Ed Wubbe
Jantziak: Pamela Homoet
Argiztapena: Xabier Spruit eta Ed Wubbe
Musika: Casablanca filmaren jatorrizko banda eta bereber musika
IRAUPENA: 70 MINUTU
* GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO IKUSKIZUNA