'30… y tanto' bira
31 urria, larunbata
20:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Promociones Musicales Get In
Sergio Dalma
KONTZERTUA ATZERATZEN DA
COVID-19ren hedapenaren eta Gobernuak ezarritako alarma-egoeraren ondorioz, Sergio Dalma abeslariaren kontzertua 2021eko urriaren 9ra (20:30ean) atzeratzea erabaki du abeslariak berak eta sustatzaileak, egun "kontzertu jendetsuak ospatzea ezinezkoa delako".
Aurtengo emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute. Halere, erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa abian da jada. Sarrerak internet bidez eskuratu eta itzuli nahi dituztenek
baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz dirua bueltan eskuratu ahal izango da.
Sergio Dalmak eszenatokietan hiru hamarkada 30… y tanto birarekin ospatzen ditu, bere ibilbide musikala ikuspegi berri batetik hausnartzen duen proiektua. Zehazki, Baluarten eskainiko duen emanaldian Dalmak berak aukeratutako klasiko arrakastatsuenetatik abiatuta, bertsio berrituak aurkeztuko ditu, haien artean Bailar Pegados edo Solo para ti kantak.
Dalmak 1989an eman zuen bere burua ezagutzera Esa Chica es Mía diskoarekin, Platino Diskoa izatera ailegatu zena. Geroztik salmenta errekorrak behin eta berriro hautsi ditu bere musika ibilbidean 4 milioi disko baino gehiago salduz. 30 urte hauek arrakasta ikonikoez eta disko ahaztezinez josita daude.