Bere bizitza profesionalean geldiune bat egin eta gero, Joan Manuel Serrat eszenatokietara itzuli da berriro SERRAT 100X100 ikuskizunarekin. Serrati inoiz baino gertuago erakusten duen proeiktua da. Orkestra sinfoniko handiekin izandako esperientzia ahaztezinaren ondoren, jauzi berri batekin harritu egiten gaitu. Oraingoan, bere abestien alderik intimo eta berezkoena oparitzen digu. Bere gitarra eta Ricard Mirallesen pianoak lagunduta soilik artistaren arimaz gozatzeko aukera eskaintzen digu.