¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
2014-15 Musiketan Zikloa
22 azaroa, larunbata 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Seth Lakeman

Folk-Rock

Seth Lakeman folk westcountry kantari, konpositore eta musika-tresna anitzen jotzaileak izenik gabeko ezkutuko heroiei buruzko istorioak, sekula kontatu gabeak, azaleratzen ditu 2014ko otsailean argitaratutako ‘Word of Mouth’ azken diskoan, Devon eta Cornwall sorterriari eta inguruari kantuzko omenaldia egiteko. Cornwalleko ekialdeko eliza batean grabatua eta kantariaren inspirazio-iturri izan zen benetako jendearen istorioekin, musikari gonbidatuek sakontasuna eta drama erantsi zituzten, eta hegoak eman zizkieten jende langilearen kontakizunak, paisaia ikusgarriak, gerraren tragedia, iraultzaren prezioa eta beste hainbat kontu haragitzen dituzten kantuei.

Kitty Jay (2005), Mercury Music Prize sari baterako izendatu zutena, eta Freedom Fields (2006) urrezko diskoa, Lady of the Sea eta The White Hare single-ak biltzen dituena, dira aurreko lanak. Urteetan, mundu osoan jo izan du Sethek, esaterako, Libian, Australian edo Texasen, eta Erresuma Batuko jaialdi garrantzitsu gehienetan eskaini izan ditu emanaldiak. Gainera, Europa osoa zeharkatu du biran, eta Tori Amos eta Clannad moduko artistak izan ditu kide agertokietan. 2013an hainbat kontzertu eman zituen The Full English proiektuaren baitan. Word of Mouth albumeko lehen single-a, Portrait of my Wife, The Full English bilduman ere badago jasota; bilduma horrek jaso zuen 2014an album onenaren saria BBC Radio 2-ko Folk Sarietan.


Seth Lakeman - Ahotsa, biolina, gitarra
Benji  Kirkpatrick - Gitarral, mandolina, bouzouki
Cormac Bryne - Perkusioak, bodhran Trio

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.