Silicon Valley Ballet Kaliforniako bigarren dantza profesional konpainia handiena da eta bost kontinenteetatik bertara heldutako bere 32 dantzariak amerikar Estatuko kultura aniztasun eta arraza-aniztasunaren adierazgarri zehatza dira. Urtero 20 emanaldi ekoizten ditu konpainiak, bertan dantza errepertoriko izenburu klasikoenak hala nola korografo berrien proposamen iradokitzaileenak bat egiten dutela. 2013tik konpainiaren zuzendari artistiko berria den José Manuel Carreñok denbora laburrean publikoaren eta kritikaren mirespena lortu du. The English National Ballet, Royal Ballet eta American Ballet Theatre dantza konpainietan lehen dantzaria, Carreñok Dance Magazine Award Saria 2004 urtean eskuratu zuen dantzara bere ekarpen garrantzitsuengatik. Silicon Valley Ballet konpainiak Espainiara egiten duen lehenengo bisita honetan Estatuko sei antzoki aukeratu ditu bere dantza ikuskizuna aurkezteko, horien artean Baluarte. Ezinbesteko hitzordua.
PROGRAMA
Glow-stop (2006) (23')
Koreografia: Jorma Elo
Musika: W.A. Mozart eta Philip Glass
Prism (2014) (26')
Koreografia: Annabelle López Ochoa
Musika: Keith Jarrett
Minus 16 (1999) (35')
Koreografia: Ohad Naharin
Musika: Musikagile ezberdinak