19.00etan. KT Tunstall
19.45ean. Simple Minds
“Don’t You Forget About Me", seguru asko 80. hamarkadako pop musika hobekien definitzen duen abestia Jim Kerr-ek abesten zuen, eta kontua da Baluarteko Areto Nagusian Simple Minds taldeak eskainiko duen emanaldia ahaztezina izango dela. Acustic Live’ 17 izeneko bira europearran eskoziar taldeak salgai jarri berri den Simple Minds Acoustic disko berria aurkeztuko du gurean. Lan berri honek taldearen abesti ezagunenen interpretazio berria proposatzen du (horietariko asko halabeharrez New Gold Dream diskoan daude eta 1982 urtean musika zerrendetan lehen postuak lortu zituzten), sintetizadorerik gabe baina taldea stadium rock-aren paradigma bilakatu zuen indarra eta distira kendu gabe. Simple Minds 80. hamarkadan mundu osoan eragin handia izan zuen talde nabarmenenetariko bat da. 1978an sortutako jatorrizko taldean Jim Kerr abeslaria eta Charlie Burchill gitarrista dihardute. Mel Gaynor bateria-jolea 1982an sartu zen taldean. Eskoziatik ere datorren KT Tunstall bira honetan Simple Minds taldea laguntzen du.
Jim Kerr, ahotsa
Charlie Burchill, gitarra
Mel Gaynor, bateria
Andy Gillespie, teklatuak
Ged Grimes, baxua