Ikuskizun multidiziplinarra. Dantza garaikidea, musika, irudiak eta poesia. Arte komunitarioa
4 azaroa, larunbata
20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Iruñeko Udala
Siria entre amores que matan
Zer gertatu zitekeen Siriako ustezko gerra arte ezberdinen arteko guda izan balitz? Agian Siriako biktimak… unibertso osoko biktimarik zorionekoenak ziratezkeen, mundu osoko biztanleen enbidia. Hau da Siria entre amores que matan ikuskizunak lortu nahi duena, mina dantza bilakatu, nota musikal batean, poema batean, ipuin batean, kanta batean.... Jendea sorkuntzaz hilko balitz bonben ondorioz ere bai. Baina, tamalez, errealitatea beste bat da. Hala ere, arteak bere hitza oso presente eduki behar du zerbait aldatu nahi badu, gutxi bada ere. Horregatik, horren ezberdinak diren arteak ikuskizun honetan elkartu ziren; zuzeneko musika, dantza garaikidea, irudiak, poesía eta siriar narratiba, beste mota bateko guda bat proposatzeko, zeinak hiltzen duen bakarra gizakiak duen indarkeria den.
Ikuskizun multidisziplinar bat da, zeharkakorra, arte eszenikoetan berritzailea. Arte komunitarioa. Bere helburua siriako holokaustoa, Siriako holokaustoa salatzea da. Arte komunitarioaren mundu mailako mugimendu baten barruan girotua dago, non arte eszenikoa eta ekintza politiko zein soziala uztartzen diren.
“Mundua ez dute gaiztakeria egiten dutenak suntsituko, baizik eta beste alde batera begiratzen dutenak, deus egin gabe” Albert Einstein.
Antzerkigintza: Nemer Salamun
Koreografia eta zuzendaritza eszenikoa: Josu Mugika
Dantzariak:
Garazi Etxaburu Aulestia
Agustín Alzaga Martinez
Antzezlaria: Leire Ruiz
Música en directo Programa musical:
“Cuarteto para el fin del tiempo” . Olivier Messiaen
Zuzeneko musika, programa musikala:
“Denboraren Amaierako Laukotea” Olivier Messiaen
Adela Martín, piano
Salvador Contreras Gila, clarinete
Anna Siwek, violín.
Tomasz Przylecki, violonchelo