¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
22 urria, osteguna 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Sister Act, musikala

Baluarteko eszenatokiak, Whoopi Goldberg protagonista zuen film mitikoan oinarritutako Sister Act musika ikuskizuna jasoko du. Goldberg bera ere musika eta antzerki showaren proiektuaren atzean dago, ekoizle gisa. Ikuskizuna, erabateko arrakasta lortuz, Londreseko West End mitikoan estreinatu zen 2009an eta bi urte geroago Broadwayn ere antzeztu zuten, txalo artean. Estreinatu zenetik sei urte baino gutxiago igaro diren arren, jada 12 herrialdetan eskaini da eta zazpi hizkuntzatara itzuli dute. Horrela, lau milioi pertsona baino gehiagok ikusi dute Sister Act musikala mundu osoan. Gaztelaniazko lana 2014ko urrian estreinatu zen Bartzelonan. Ordutik arrakasta itzela lortu du hiri horretan. Arrakastaren sekretuetako bat ahoz-ahozkoa da, izan ere, Sister Act, adiskideei gomendatzeko gogoz irteten zaren ikuskizun horietakoa baita. Arazoak alde batera uzteko eta bekatu osasungarriena eta beharrezkoena egiteko musikal hoberenaren aurrean gaude. Sister Act freskotasunez, erritmo ikaragarriz eta eszenan jartze deigarriz betetako musikala da, eta milaka ikus-entzule zoriontsu egitea lortzen du.

Sister Act lanak soinu banda indartsua du, 8 Oscar sari, 11 Grammy eta Urrezko 7 Globo dituen Alan Menken konposatzaile handiak egindakoa. Menkenek musika beltz hoberenarekin jantzi du ikuskizuna Motown estiloko soulean, funkean, gospelean edo bluesean inspiratuta. Zuzeneko musikak eta nortasunez betetako ahots bikainek bat egiten dutenean, ikus-entzule hotzena eta pasiboena ere hunkitu egingo da. Lana antzeztu den antzoki eta auditorio guztietan, jendeak zutik amaitu du, abesten, dantzan, txaloka… Whoopi Goldberg berak adierazi duenez, “Sister Act lanak barrez, zoriontasunez eta giro atseginez betetako bi ordu bermatzen ditu”.

Sinopsia
Deloris gazteak, diva izan nahi duen abeslariak, hilketa bat ikusiko du, eta poliziak, berak joan nahiko lukeen azken lekuan ezkutatuko du… komentu batean! Deloris errebelde eta inkonformistak erlijio erkidegoaren bizitza lasaia hankaz gora aldatuko du, eta kide berrien miresmena eta maitasuna irabaziko ditu. Baina hori ez da nahikoa izango bere iraganetik libratzeko…


Aktore zerrenda: Mireia Mambo, Angels Gonyalons, Benjamí Conesa, Juan Delgado, Gara Roda, Malia Conde, Olga Hueso...

Musika: Alan Menken 
Letra: Glenn Slater  
Libretoa: Cheri Steinkellner y Bill Steinkellner
Egokitzapena gaztelaniara: Xavier Cassadó
Eszenografiaren diseinua: Klara Zieglerova 
Jantzien diseinua: Lez Brotherston


* IRAUPENA: I. Atala: 70 min. –atsedenaldia– II. Atala: 70 min.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.