Az
1
Og
2
Al
6
Az
8
Az
15
Og
16
Ol
17
Al
20
Ar
21
Lr
25
Al
27
Ar
28
¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
2017/2018 Encantando Denboraldia
24 azaroa, ostirala 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Nafarroako Ganbera Abesbatza

Soinu zaharren eta berrien elkarrizketak

Accademia del Piacere. Flamenko-kantaria: Rocío Márquez
Zuzendaria: Fahmi Alqhai

Accademia del Piacere, Fahmi Alqhai-k zuzendua, estatuko Aintzinako Musikaren talde garrantzitsuenetako bat da. Haiei, flamenkoko kantari handia den Rocio Marquez elkartzen zaie, 2016ko Sevillako flamenko Bienalaren enkargua izan zen eta ondoren Berrikuntzaren Giraldillo Saria irabazi zuen. 

Flamenko motako sustrai-musikek ohituren enborretatik abiatuz adar berrien hazkunde iraunkor bat bizi dute, berriaren eta aintzinakoaren arteko interakzio konstantea. Fahmi Alqhai eta Rocío Márquez, bakoitza bere ikuspuntutik betiko enbor horretan, bere hosto musikalak korapilatuko dituzte, gaur egun bizirik dauden kantuen eta hauen jatorrien artean elkarguneak bilatuz, batzuk gugan ahozko tradizioz iritsitakoak eta besteak eskuizkribu zaharretan irakurritakoak. Joan etorriko kantu flamenkoak egongo dira Andaluziatik amerikar flamenkora, baina baita txakonak eta marionak ere Atlantikoa zeharkatu zutenak espainiar gitarraren lehen liburuetan idatziak izateko, XVII mende aldera; Monteverdi handiaren abestiak ostinatoan aspaldiko sigirillekin batera — beti beraiekin berdinak diren akorde gurpilekin— Seicentoko Italia berberatik etorritakoak; eta tentuak eta tangoak cants del oclls-ekin...


* Kontzertuaren atariko hitzaldia Ekhi Ocañaren eskutik, 19.30ean Ganbera Aretoan

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.