Soleá Morente granadar abeslariak Tendrá que haber un camino izenburuko bere lehenbiziko diskoa aurkeztuko du Baluarten Ellas abren la Muralla zikloaren bigarren hitzorduan. Los Planetas, Lagartija Nick, Lori Meyers eta Pájaro Jack taldeekin, Estrella ahizpa zaharrarekin, José Enrique neba txikiarekin eta Aurora amarekin lankidetzan aritu ondoren, eta Enrique Morente bere aita eta maisu handiaren "oinordetza neurrigabea hartuta", Soleá Morenteren unea iritsi da orain. Horrela, Tendrá que haber un camino zuzeneko aurkezpena da debuta baino gehiago. Disko honetan bere lekuaren bila dabil eta aurkitu egin du, beretarrak inguruan izanda, jende ugari eta askotarikoa. Honako hau ez baita elkartzeen diskoa, harremanena baizik. Gonbidatuen zerrenda arrazoi artistikoei adina begiratzen die bizitza-arrazoiei. Guztiekin lotura egileak baitu: odolez edo adiskidetasunez. Aurreko guztiekin erkatuta izaera desberdina duen artista da Soleá Morente. Orain arte, rocka eta flamenkoa nahastu dituzten musikariek rockean edo flamenkoan zuten abiaburua. Soleá, aldiz, bidegurutzean jaioa da artista gisa. Batekoa bezainbat da bestekoa.