Aurten ere, Baluartek hirugarren solairuko terraza Sanferminetako gau guztietan zabaltzen du. Paregabeko lekua su-artifizialen jaurtiketa ikusteko, pintxo batzuk edo kopa bat hartzeko eta musika Sanferminetako giroaz gozatzeko. Esparrua Sanferminetako egun guztietan (6tik 14ra) zabalik egonen da gaueko 22.00etatik goizeko ordu batak arte. Hirugarren solairuan bertan ipiniko den tabernan, ohiko edariez gain, pintxoak, razioak eta kopak eskuratu ahal izango dira.
Ekitaldi hontarako sarrerak soilik Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke 18 eurotan. Sarrerak pintxo bat eta ardo, cava edo garagardo edari bat hartzen du barne, edo kopa edo konbinatu bat. Hogei pertsonatik gorako taldeentzat sarreren prezioa 15 eurokoa izango da.