¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Dantza
14 maiatza, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Suediako Errege Balleta

Zuzendaria artistikoa: Marc Ribaud

Suediako Errege Balleta munduko laugarren dantza konpainia zaharrena da, Paris, Copenhague eta San Petersburgo balleten ondoren. Gustavo III. erregeak 1773. urtean sortua, laister nazioarteko ospea lortu zuen konpainiak, Stockholm balletaren hiriburu europearra bilakatu zen aldi berean. Suediako Errege Balletaren adimen handienetariko bat ballet dramatikorako duen gaitasuna da. Bertute hau Antony Tudor, Jiri Kylian eta John Neumeier bezalako nazioarteko artista ezagunek esploratu dute. 2008tik Marc Ribaud frantziarra konpainia honen zuzendari artistikoa da, bere maila tekniko handiarengatik eta errepertorioan obra klasiko eta garaikideak nahasten jakiteagatik nabarmenduz. Balletak bi obra eskainiko ditu Baluarten: Tableau perdu, Mendelssohn-en 4. Sinfonia “Italiana” musikarekin eta Sttutgart Ballet-eko koreografo den Christhian Spuck alemaniarraren koreografiarekin; eta Rättika, Brahms-en Biolin eta Orkestrarako Kontzertua musikarekin eta dantza munduan egun nazioarteko ospe handieneko Mats Ek-en koreografiarekin.


EGITARAUA

Tableau perdu          (23')

Koreografia eta eszenografia: Christian Spuck
Musika: Felix Mendelssohn
Jantzien diseinua: Emma Ryott
Argiztapena: Reinhard Traub
Mundu estreinaldia: 2007ko azaroaren 9an - Suediako Errege Balleta

Atsedenaldia

Rättika          (35')

Koreografia: Mats Ek
Musika: Johannes Brahms
Eszenografia eta jantziak: Mylla Ek
Argiztapena: Erik Berglund
Mundu estreinaldia: 2008ko azaroaren 7an - Suediako Errege Balleta

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.