Ladies’ Tour biraren baitan, Estatuan 100 kontzertu baino gehiago eskaini ditu bi urte baino gehiagoren ostean, 200.000 ikusleren aurrean; orain, Sweet California taldea bueltan dator bilduma berri batekin: Origen; taldearen estudioko 4. bilduma da, eta 2018ko azaroaren 9an kaleratu zen. Origen diskoaren gaia oso positiboa da, erabakitzeko askatasunaren eta norberak uste duenaren arabera bizitzearen aldekoa. Maitasuna goraipatu eta nork bere burua errespetatu dezan bultzatzen du. Halaber, letrek gogoa pizten dute erabakiak hartzeko, kritikak jasotzeko beldurrik gabe, eta, aldi berean, guztion arteko batasuna lortzeko dei egiten du.