¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Britaniar taldeari omenaldia
27 iraila, igandea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: J. Zamarbide

Symphonic Rhapsody of Queen

Rock eta musika klasikoaren fusioa

Orkestra Sinfoniko bat, Nazioartean ospetsuak diren musikariz osatutako Rock banda handia, 4 abeslari, 40 artistatik gora eszenatokian. Symphonic Rhapsody of Queen ikuskizunean bost zentzumenak behar dira, Queen taldearen ostean antzeko ezer egon ez dela ulertu ahal izateko. Belaunaldi askoren rockaren eta klasikoaren arteko topaketa da, aurrekaririk gabeko ikuskizuna eta ekoizpena. Queenen rockik onenaren melodien eta musika klasikoaren arteko uztarketari esker, ikus-entzuleentzat desberdina, erakargarria, ikusgarria eta harrigarriro berezia den espazio batean sartuko gara… One World Symphonic Orchestrak eta Rock Band-ek talde ingeles ospetsuaren lanik eta arrakastarik handienak uztartuko dituzte. Oparotasuna une finekin nahasten da, klasikoa modernoarekin, erritmorik bizienak erromantizismoarekin, eta, bien bitartean, musikari, artista, abeslari eta koru guztiek argi eta itzal harrigarriak erakusten dituzte… Denak bat eginda daude. Denak dira Queen. Denak sartzen dira fantasiaren eta errealitatearen arteko muga bereizten ez den dimentsio batean. 2 ordu baino gehiagoko ikuskizuna, Queenen kantarik onenak deskubritzeko edo lan horiekin berriro gozatzeko, bene-benetako rockaren eta genero klasikoaren arteko fusio indartsuari esker.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.