¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
12 iraila, larunbata 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Eventos Orprocoor

Tahúres Zurdos

ANAIM CLUB FEST
2004an, Tahúres Zurdos taldeak agur esan zuen, 17 urteko musika-ibilbidea egin eta gero. Edo gero arte; izan ere, lehengo urteko abuztuaren 17an, gero arte horretatik 15 urtera, agertokietara bueltatu zen talde nafarra, ongintzazko arrazoiengatik: Draveten Sindromea Elkartearen aldeko ongintzazko kontzertu bat ematea. Horrelakoetan gertatzen ohi denez, entseguetan eta geroko kontzertuetan sortutakoaren ondorioz, eta hasierako 4 taldekideen harreman onari esker, taldea bueltatu egin da. Inoiz ez bezala interpretatzen dute 1987 eta 2004 bitarteko errepertorio pertsonal eta originala; historia musikal errepikaezina sortu zuen Tahúres Zurdos izeneko Rock talde desberdin eta paregabe horrek.
 
Zortzi disko izan ziren (gehi zuzeneko bikoitz bat), abesti oso pertsonalez beteak, eta haren liderraren ikuspegi bereziarekin: Aurora Beltrán. Emakume paregabea!  Aurorak jendearen errespetua eta miresmena lortu zituen gauzak ikusteko zuen sentikortasunarengatik eta bere indarrarengatik. Beren irudi-mundua oso ongi islatzen da Tahúres Zurdos taldearen kantutegian, 8 disko ikaragarri horien bidez. Tocaré, La Noche es, El chico de la mirada asustadiza, Muerte ven, Mis hijos me espían, Nieve negra, Chicas fuertes, La Caza, Azul, Miles de besos eta Mañana kantek Lolo, Juanma eta Puntxes-en moldaketen eta sendotasunaren onura lortu zuten, eta horiek, Auroraren ahotsarekin batera, soinu berezia eta zuzeneko ikusgarri eta fidagarria sortu zuten.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.