"Munduko Mariatxirik Onena". 125 urteurren bira
15 urria, larunbata
21:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Navarra Music LIVE
Tecalitlángo Vargas Mariachia
Duela 125 urte sortutako Mariachi Vargas taldeak ehunka film egin ditu Pedro Infante, Jorge Negrete, Luis Aguilar, José Alfredo Jiménez, Lucha Villarekin batera eta bere musika ekoizpenetan Javier Solís, Juan Gabriel eta Luis Miguel izan ditu lagun.
Internet egon aurreko garaian ere Tecalitláneko Mariachi Vargas izan zen arrakasta biralak egin zituen lehen taldea: El son de la negra, Guadalajara, La bikina, Sabes una cosa, El jarabe tapatío, Cielito lindo, Huapango de Moncayo, beste askoren artean. Taldeak sari ugari jaso ditu, Grammy eta Grammy Latinoak barne, eta mundu osoko eszenatokietan jo du. Gaur Carlos Martínez musika zuzendaria buru duen Mariachi Vargas taldeko seigarren belaunaldia izango da 2022ko urrian Espainia bisitatuko duen etapa artistiko berri honen arduraduna.
Iruñeko Orfeoiaren partaidetza bereziarekin eta Los Tenampas nafar mariachi taldearekin.