Terela Gradín-en ahots beroa buru duen Tereland banda musika klasikoa, jazz musika eta amerikar pop independentearen arteko zubi bat eraikitzen saiatzen da. Bere konposizio eta moldaketa originalez gero eta instrumentazio akustiko baten erabileraren bidez soinu intimista eta pertsonala lortzen du, ganbera-musika eta jazz talde baten erdibidean. Zehaztasun guzti hauek publikoak zuzenean ezagutu ahalko ditu Baluarten eskainiko duen kontzertuan, estreinatu berri duen Noise diskoa ezagutzera emango duela. Musika estilo ezberdinen izen handiek, Brion, Elliott Smith, Brad Mehldau, Pat Metheny, Radiohead, Igor Stravinsky, J. S. Bach, Billie Holiday, Fiona Apple edo Aimee Mann-en kasu, Tereland taldeak sortzen duen musikan eragina dute. Terela Gradín, taldeko gainontzeko kideak bezalaxe, jazz heziketatik eta musika klasikotik dator; izan ere, bere zenbait konposiziotarako hari laukote bat badute. 2009an Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan karrera amaierako saria lortu zuen Teresa Gradín urte horretan bertan Baluarten izan genuen Nafarroako Gobernuak antolatutako Ganbera Egitarauaren lehen kontzertuari ahotsa jarriz.
Terela Gradín, ahotsa eta koruak
Luis Giménez, gitarra, pianoa, lira eta koruak
Daniel Escolano, contrabaxua eta koruak
José Antonio López, perkusioa, bateria eta ahotsa
Daniel Francés, biolina (I)
Alberto Tundidor, biolina (II)
Miriam Riquelme, biola
Juan Raso, biolontxeloa