Ig
8
Al
9
Ar
10
Az
11
Og
12
Ar
17
Ig
22
Al
23
Ar
24
Az
25
Al
30
¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak programa
15 martxoa, igandea 19:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua. Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Kontzertua

 
KONTZERTUA ATZERATZEN DA
 
IN TEMPORE Abesbatza & Ensemblek igandean Baluarten eskaini beharreko kontzertua atzeratzea erabaki da.
 
 
Martxoaren 11n Terrorismoaren Biktimak Oroitzeko Europako Eguna ospatzen da duela urte batzuetatik. Europak egutegian finkatu nahi izan du egun hori terrorismoaren biktimei eta beren familiei babesa eta solidaritatea azaltzeko. Nafarroako Gobernuak, aurten ere, bat egin du egun honen ospakizunarekin beste behin indarkeria terrorista gaitzetsi eta egungo gizarteari eta belaunaldi berriei biktimen memoria oinarritzat hartu, eta errespetua eta bizikidetza erdigunean jartzen dituen mezua helarazteko; berriro hain krudelak diren ekintza terroristak gauzatu ez daitezen. 
 
Nafarroako Gobernuak terrorismoaren biktimen omenez antolatu du kontzertu hau. Europan bezala, Nafarroan ere, indarkeria terroristaren injustizia sufritu dutenak oroitu eta aitortu nahi ditugu, eta bereziki hain egun berezian gure solidaritatea azaldu. 
 
Carlos Etxeberria Alonsoren zuzendaritzapean In Tempore Abesbatz-Coro & Ensemblek TUVAYHUM 'BEATITUDES FOR A WOUNDED WORLD' obra eskainiko du. Kim André Arnesen musikagile norvegiarrak konposatua, testuak dio mundua leku zoragarria dela, baina aldi berean arazoz, gorrotoz, suminduraz, gaitzespenez eta jazarpenez betea, eta beraz, konfiantza, itxaropen, maitagarritasun, gupida nahiz gizatasun mezuak behar dituela, baita elkarrekiko errespetua ere. Dibertsitatearen eta inklusioaren aldeko lana da, hesi politikoak, erlijiosoak eta ekonomikoak gainditzera eta ezberdinak irudi dezaketen pertsonekin mundua partekatzera dei egiten duena.

 
PROGRAMA
 
Kim André Arnesen
TUVAYHUM 'BEATITUDES FOR A WOUNDED WORLD'
 
IN TEMPORE Abesbatza & Ensemble
Andrea Jiménez, sopranoa
Nerea Berraondo, mezzosopranoa
Andoni Sarobe, baritonoa
 
Zuzendaria: Carlos Etxeberria Alonso
Eszena-zuzendaria: Elur Olabide

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.