Baluarteko Areto Nagusia zine aretoan bilakatzen da, orkestraren musikarekin zuzenean. 2011 urtean, The Artist, frantziar film mutu eta zuri beltzean, zine industriaren sari garrantzitsuenak eskuratu zituen: bost Oscar, zazpi BAFTA sari, sei Cesar eta hiru Urrezko Globo. Hauetariko zenbait sari, Oscar-a barne, Ludovic Bource-k konposatutako eta Ernst van Tiel-ek zuzendutako soinu bandarentzat izan ziren. Biak Baluarten izanen dira zinearekin hitzordu berezi honetan, Bource pianoan eseriko da eta Van Tiel-ek kontzertua zuzenduko du. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak komedia erromantiko honen musika interpretatuko du, bere zuzendari Michel Hazanavicius-en hitzetan, “zinemari maitasun-gutun bat”. Musika eta zine gau-jai handia izango da.
Jatorrizko soinu bandaren musikagile eta pianista: Ludovic Bource
Jatorrizko soinu bandaren eta kontzertu honen zuzendaria: Ernst van Tiel
Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin