¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Jazz
3 azaroa, osteguna 20:00etan. · -
Antolatzailea: Promoconcert

The Glenn Miller Orchestra

Zuzendaria: Ray McVay

The Original Glenn Miller Orchestra big bandarik esanguratsuenetako bat da. Urteetan eta hainbat eta hainbat emanaldietan Glenn Miller musikari bikainaren musika mundu zabalean entzunarazi du taldeak. 1988. urtean sortua, Glenn Miller Orchestra-k Glenn Miller-ek erabiltzen zuen talde formatu berbera mantentzen du: 5 saxo, 4 tronpeta, 4 tronboi eta 3 perkusio. Hauei emakume eta gizon ahots bakarlariak gehitu behar zaizkie.

The Moonlight Serenaders ahots taldeak eta The Uptown Hall Gang jazz taldeak swingaren urrezko garaian murgilduko gaituen ikuskizun bikaina eskainiko digute.

Orkestraren errepertorioan 200 kanta sartzen dira, aipagarrienak In the Mood, Moonlight Serenade, American Patrol edota Chatanooga Choo Choo kantak direlarik. Errepertorioa osatzeko Jerry Gray, Billy May eta Hill Finegan moldatzaileen laguntza izan dute.

1940. hamarkadan, big band-en garaian, talde bakoitzak bere soinu berezia zuen, Glenn Miller Orchestra taldearena Moonlight Serenade zelarik. Kanta hau Estatu Batuetan entzunenetako bat da.


* Iraupena: 45 minutu –atsedenaldia– 45 minutu

INFORMAZIO GEHIAGO
Ray McVay, zuzendaria

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.