¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Gospel kontzertua
20 abendua, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

The Golden Gate Quartet

Clyde Wright, zuzendaria

The Golden Gate Quartet mundu osoan gospel talde afroamerikar ezagunena da seguruenik. 1934an Norfolk-eko (Virginia) institutu batean sortutako talde honek zortzi hamarkada inguru espiritual eta blues musikek bat egiten duten alorra berritzen darama. Erlijio, espiritual beltz eta gospel gaiak talde honen ezaugarri dira. Bere aho egitandiek eta imitazio instrumentalek nabarmentzen dute The Golden Gate Quartet. Egun, taldea 81 urteko eta 1954.etik taldeko bigarren tenore Clyde Wright-en musika zuzendaritzapean jarraitzen du, Paul Brembly, Frank Davis eta Anthony Gordon-ekin batera. Bere hastapenetik, The Golden Gate Quartet-ek milioi album saldu ditu, munduan zehar 10.000 kontzertutik gora eskaini ditu eta l´Olympia, Carnegie Hall, Apollo Theater edo Berlineko Philharmonie areto entzutetsuetan aritu da; Billie Holiday, Sister Rosetta Tharpe, Count Basie, Duke Ellington eta Sidney Bechet-ekin eszenatokia partekatu du; eta Gerrate Mundialan, Roosvelt presidentearen inbestidura-ekitaldian ohorezko gonbidatua izan zen Etxe Zuriko Constitution Hall-ean, nahiz eta bertan beltzek aritzea debekatuta zuten.


Clyde Wright, zuzendari eta tenorea (1954 urtetik)
Frank Davis, tenorea (1995 urtetik)
Paul Brembly, baritonoa (1971 urtetik)
Anthony Gordon, baxua (2006 urtetik)

* Iraupena: 90'

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.