David R. Curryk zuzentzen duen The Mississipi Mass Choir gospel koruak Baluarten aurkeztuko duen ikuskizuna, Singing Gospel Christmas, gabonetako kantetan guztiz oinarrituta dago.
Koru honek arrakasta haundiko bost disko kaleratu ditu, 1988an Estatu Batuetako gospel musikako Billboard zerrendako lehendabiziko postura iritsi zen The Mississipi Mass Choir Live argitaratu zuen lehena izanik. God Gets The Glory (1990) eta It Remains To Be Seen (1993) dira hurrengo bi lanak, arrakasta haundikoak, eta sari ezberdin eta ugariak lortu zituztenak (Stellar Awards, Soul Train Music sariak...), 1997an The Mississipi Mass Choirrak Gospel Koru Hoberenaren Grammya lortu zuenerarte.
Ill See You In The Rapture (1998) eta Emmanuel (1999) dira koru honen azken diskak, eta hauei esker 2000. urtean Grammy, Stellar, Soul Train eta Dove sarietarako proposatua izan zen.