KONTZERTUA ATZERATZEN DA
COVID-19ren hedapena dela-eta Nafarroako Gobernuak abiarazi dituen murrizketa berriak jarraituz, Royal Film Concert Orchestrak eskaini behar zuen The Music of Morricone, Zimmer, Williams kontzertua 2020ko azaroaren 21era atzeratzen da.
Sarrerak data berrirako balio dute. Halere, emanaldi berrira joan ezin duenak sarreraren zenbatekoaren itzulketa urriak 22a baino lehen eskatu ahal du. Sarrerak internet bidez eskuratu dituztenek administracion@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz.