¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
BALUARTE FUNDAZIOAREN DENBORALDIA
9 urria, igandea 19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

The original Blues Brothers Band

eta Gregario de Luxe

The Blues Brothers Band, 1978an Dan Aykroyd eta John Belushi aktoreek sortutako blues, soul eta rhythm & blues banda guztiz ospetsua, bizirik dago… eta bira egiten ari da gure herrialdean. The Blues Brothers filmaren arrakastaren ondotik —Espainian Granujas a todo ritmo izenburupean ikusi genuen—, taldea ezagun egin zen mundu osoan eta egun oraindik ere jatorrizko zenbait kide ari dira, besteak beste, Steve Cropper gitarrista eta Lou Marini saxofoi-jotzailea. Kontzertuaren sarrera, bestela izan ezin zitekeenez, gure soul talde aitortu eta ezagunenak egingo du: Gregario de Luxek. Every body needs somebody, Sweet home Chicago, Boom, boom… eta azken berrogei urteetako soinu bandaren zati diren abesti asko entzungo dira kalitatea eta dibertsioa ziurtatuta duen hitzordu honetan. Baluarteko agertokia betaurreko beltzez, kapelaz eta energia positiboz beteko da 


* IRAUPENA: 2 ORDU

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.