¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
RoofTop Cinema zikloa. Zinea Baluarteko terrazan
28 uztaila, asteartea 22:15etan. · Besteak
Antolatzailea: Nafarroako Filmoteka eta Baluarte

The Walk (2015)

'Roof Top Stories'
 
Zuzendaria: Robert Zemeckis
Gidoia: Christopher Browne, Robert Zemeckis
Argazkiak: Dariusz Wolski (C)
Musika: Alan Silvestri
Antzezleak: Joseph Gordon-Levitt, Ben kingsley, Charlotte Le Bon, James Badge Dale, Cesar Domboy, Clement Sibony, Benedict Samuel.
Iraupena: 116 minutu. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
 
Dena 1974an hasi zen, Philippe Petit (Joseph Gordon-Levitt) kale-artista dentistarengana joan zenean, eta itxaron-gelan zegoen bitartean, aldizkari batean, New York hiriko Dorre Bikien argazki bat ikusi zuenean. Argazkia aztertu zuen eta misioa erabaki: bi eraikinen artean ibiliko zen hari gainean. Bien bitartean, aitak gurasoen etxetik kaleratu zuen, diru-sarrerarik ez duela argudiatuta. Txikitan alanbre gainean ibiltzeko inspirazioa eragin zion zirkura itzuli zen Philippe eta karpan praktikatu zuen hainbat orduan. Papa Rudyk (Ben Kingsley) harrapatu zuen, ordea, liluratuta utzi baitzuen esku-jokoetarako zuen trebetasunak. Philippek emakume bat eta argazkilari bat ezagutu zituen, eta haiekin antolatu zuen zerurako erasoa.
 
Philippe Petitek idatzitako oroitzapenetan oinarritua. Petit funanbulista frantsesa izan zen, eta 1974an, Papa Rudy bere mentoreak gidatuta,  ordura arte inoiz egin ez zen erronka bat jarri zion bere buruari: New Yorkeko Dorre Bikiak bereizten zituen espazioa kable baten gainean igarotzea. Zemeckis kontalari handiak oso ongi bururatutako filma da, ikus-entzulearengan bertigoa eragingo duten ikus-efektu berebiziko batzuetan oinarrituta. 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.